50 urtetik gorako denbora-tartean, eskarmentu handia hartu dugu metalen kurbatzearen sektorean; eskarmentu horrek, ederki prestatutako giza taldearekin eta hobekuntza teknikoak etengabe ezartzearekin batera, enpresa lider eta erreferentziazko bihurtu gaitu kurbatzearen sektorean.
Gure instalazioek 20.000 m2 baino gehiago dituzte, eta azken belaunaldiko kurbagailuen aukera zabala dugu, kurbatzearen esparruan izan ditzakezun behar guztiak asetzeko.
Besteak beste, honako hauek dira gure produktu nagusiak: hodi-sortetarako urkilak, hodibihurrak, galandak, konoak, zankabeak, eskailera helikoidaletarako eskudelak, tunelak habetzeko zertxak, sektore eolikorako bridak eta markoak.